2017/06/14

Elikadura osasuntsuaren tailerra DBH-n


Nerabezaroa garapen fisiko, kognitibo eta sozialaren aroa da. Haurtzaroko hazkuntza fisikoaren ondoren, nerabezaroaren hazkuntza azeleratua dator. Eta horrek, behar nutrizionalak egokitzea dakar. Beraz, tailer honen helburu nagusietariko bat, DBH 1. mailako ikasleei zein DBH 2. mailakoei nutrizio-heziketa bat jakinaraztea da.

Nerabeek independienteak izan nahi dute, izan ere, gurasoek ematen dieten arauei kasu gutxi egiten diete eta jatorduetan hori  ere antzematen da. Horrez gain, gorputzaren aldaketak ikustean askotan deseroso sentitzen dira.
Horri, gaur egun modan dauden esteriotipoak gehitzen badizkiogu , esatebaterako,modeloen argaltasuna, adin horretako elikadura ez da orekatua.
Kontuan izan behar da nerabeak gauza berriak probatzeko garaian daudela eta aukera paregabea da nutrizio heziketa eta ohitura osasuntsuak sustatzeko.


2017/06/01

Itsasoko kutsadura




LHko 4. mailan, Animalien ugalketari buruzko gaia dela eta ikastolako guraso eta EHUko ikerlaria den Amaia Orbea gonbidatu genuen. Kutsadurak itsasoko animaliengan duen eraginaren inguruko hitzaldia eman zuen